176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aldaketa, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarrian. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2022ko uztailaren 20an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente bat, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko.

2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen onespen hori, abuztuaren 2an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Hortaz, behin betiko onetsirik gelditzen da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, eta indarrean jarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari (foru dekretu horrek aipatutako legea garatzen du).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio, behin betiko onetsi eta 15 eguneko epean, 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientearen kopia.

Jendearen esku geldituko da 2022ko aurrekontua betearazteko 12. oinarria aldatzeko espedientea, informazio-ondorioetarako, behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Orisoainen, 2022ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

ERANSKINA

12. oinarria.–Kreditu zabalgarriak.

1. Partida zabalgarritzat jotzen dira berariaz atxikitako baliabideekin finantzatutakoak. Zehazki, zabalgarri deklaratzen dira honako hauek:

AURREKONTU-APLIKAZIO ZABALGARRIA

DIRU-SARREREN KONTZEPTUA

1-1510-2269902 - Hirigintzako aholkularitza partikularrak

1-329900x - Hirigintzako tasa partikularrak

1-1510-60900xx - Birpartzelazioa eta urbanizazioa, UE xx unitatean

1-7720001 - Urbanizazio kuotak

1-1640-2279901 - Hileta-zerbitzuak

1-3091001 - Hileta-zerbitzuen tasak

1-9200-2270801 - Geserlocal, diru-bilketa zerbitzuak

1 3921001 - Geserlocal, errekarguak

1-9200-2270802 - Geserlocal, zehapen-espedienteak

1-3919001 - Geserlocal, isunak eta zehapenak

1-9200-22602xx - Partikularren iragarkiak eta argitalpenak

1-329900x - Partikularren iragarkien tasak

1-9200-2500001 - Hitzarmena Ogasunarekin, zergak

1-1160001 - Gainbalioa

2. Gastua kudeatzen duen administrazio-unitateak emanen dio hasiera kredituak zabaltzeko espedienteari, eta bertan frogatuko da irmoki aitortu direla eskubide gehiago aurreikusitakoak baino, zabaldu nahi den kredituari dagokion sarrera-aurrekontuan, kontu-hartzaileak txostena eman ondoren. Ez badago zehazturik administrazio-unitaterik, kontu-hartzaileak emanen dio hasiera espedienteari.

3. Kredituak zabaltzeko, udalburuari dagokio espedienteak onestea, horiek Udalaren aurrekontuari eragiten badiote.

4. Kredituak zabaltzeko, udalburuari dagokio espedienteak onestea, horiek erakunde autonomoen aurrekontuari eragiten badiote.

5. Aplikazio zabalgarriak lotesleak izanen dira, berez, baldin %100ean finantzatzen badira baliabide atxikiekin. Bestela, haientzat lotura kualitatiboa ezartzen da (poltsako beste aplikazio batzuetatik har dezakete kreditua, baina ez laga)”.

Iragarkiaren kodea: L2211596