176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 21ean.

Larraunen, 2022ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

ERANSKINA

LARRAUNGO UDALAREN 2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta horiekin bat datozen arauetan aurreikusitakoari jarraikiz, Larraungo Udalaren 2022ko plantilla organikoa onestea erabaki da.

Onetsi den plantilla organikoak eta dokumentazio osagarriak, gero izan daitezkeen aldaketekin, 2022ko ilbeltzaren 1etik aurrera izanen dute indarra, izan litezkeen aldaketetan besterik adierazi ezik.

Lanpostuen zerrenda

–Funtzionarioak.

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %41,88. Administrazio egoera: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza; EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lanpostua: administrari-ofiziala, diruzainaren eginkizunekin. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %14,20. Diruzaintzako osagarria: %10. Egoera administratiboa: jardunean. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza; EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

–Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Egoera administratiboa: hutsik. Garbitzailearen lanposturako, ahozkoan B2 eta idatzizkoan A2, edo ofizialki baliokidea den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

–Aldi baterako lan-kontratudunak.

Lanpostua: administrari-laguntzailea. Kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %14,20. Egoera administratiboa: hutsik. Berariazko baldintza: euskararen ezagutza; EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Administrari-ofiziala: Amaia Arrizubieta Baleztena.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Idazkaria: Ana Alduntzin Navarro.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Administrari-laguntzailea: Jacinto Bengoetxea Mariezkurrena.

Garbiketako langilea: M.ª Carmen Bildarratz Arrarats.

Iragarkiaren kodea: L2211503