176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2020ko aurrekontu luzatua. Behin betiko onespena

Itzaltzuko Udalak, 2021eko abenduaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldirako luzaturiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki horren iragarkia 2022ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurreko aldia iragan da inork aurkeztu gabe erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 10.600,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 9.370,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 49.979,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 6.070,00 euro.

Guztira: 77.019,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 27.010,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 17.520,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 250,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 17.080,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 600,00 euro.

4. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 11.200,00 euro.

Guztira: 73.660,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete beharrez xedatzen dena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

Itzaltzun, 2022ko abuztuaren 1ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.

Iragarkiaren kodea: L2211143