176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Gora jotzeko 22-1338 errekurtsoa, prestasun bereziko osagarria kobratzeko eskaera ezesteari buruz

Epatzea interesdun direnak Burlatako Udaleko Alkatetzaren ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, 2022ko abuztuaren 2ko probidentzia baten bidez (7410 sarrera, 2022ko abuztuaren 8koa), udal honi jakinarazi zion Roberto Peláez Larrak gora jotzeko 22-1338 errekurtsoa jarri zuela Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 31ko 2022/653 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen prestasun bereziko osagarria kobratzeko eskaera.

Babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez araututako erregelamenduaren II. kapituluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik, xede dituena pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), ediktu bidez ematen da argitara.

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun gisa ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik), erreferentziako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko abuztuaren 23an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2211364