176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Berriozarko Udaleko alkateak, 2022ko uztailaren 28an, honako ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatuari jarraikiz, ebazten dut:

Lehena.–Alkate naizen aldetik ditudan eskudantzia guztiak Mikel Etxeberria Agirre bigarren alkateordearen esku uztea, nire ordezkoa izan dadin 2022ko abuztuaren 15etik 26ra, bi egunak barne.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Mikel Etxeberriari, alorrei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berriozarren, 2022ko uztailaren 29an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2211331