176. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2084/2022 EBAZPENA, abuztuaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten hogeita bat lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaimahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 4ko 446E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1561E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskatutako baldintzak bete eta iragarritako lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde. Proposamen hori 2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14koan.

Txanda irekian proposatutako izangaien artean, Blanca García de Lozar andreak, izendapena egin aurretik, uko egin dio lortutako lanpostuari, eta María Ángeles Valero López andreak ez du aurkeztu deialdiko 9.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa.

Proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta egiaztatu denez betetzen dituztela hartan eskatutako baldintzak, bidezkoa da horiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Erreserba txanda %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

FARRE MEROÑO, CARMEN

AGUADO REVILLA, BEATRIZ

–Txanda irekia:

BALLESTEROS PRADOS, ALEJANDRO

MARTIN REYES, MIGDYRAI

GOENA IRISARRI, MARIA

RIBEIRO FERNANDEZ, MARIA

SALINAS MUÑOZ, MARIA

GRADIN PURROY, MARIA CARMEN

FERNANDEZ OVEJERO, RAQUEL

BARRADO LOS ARCOS, LAURA

ROSERO ENRIQUEZ, ANGELA SOFIA

BECERRA DARRIBA, HELENA

PERALTA DONNER, DAVID CARLOS

HERNANDEZ ANTON, REBECA

MORRAS ABAURRE, FERNANDO JOSE

YURRITA MONTESINOS, SAIOA

GARRIZ FORNE, MARIA

GINE SERVEN, ELOI

LOPEZ CAPAPE, ARMANDO MIGUEL

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofia ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Ricardo Iribas Latour, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuko zuzendaria.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

IKASTETXEA

HERRIA

Desgaitasuna duten pertsonak

FARRE MEROÑO, CARMEN

62286

OSASUN MENTALEKO IA SEKTOREA-ALDE ZAHARRA

IRUÑA

Desgaitasuna duten pertsonak

AGUADO REVILLA, BEATRIZ

67293

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

BALLESTEROS PRADOS, ALEJANDRO

67528

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

MARTIN REYES, MIGDYRAI

70834

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

GOENA IRISARRI, MARIA

70084

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

RIBEIRO FERNANDEZ, MARIA

61458

NAFARROAKO OSPITALEGUNEA

IRUÑA

Irekia

SALINAS MUÑOZ, MARIA

62144

OSASUN MENTALEKO IIA SEKTOREA-ARROSADIA

IRUÑA

Irekia

GRADIN PURROY, MARIA CARMEN

70129

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

FERNANDEZ OVEJERO, RAQUEL

71736

OSASUN MENTALA

IRUÑA

Irekia

BARRADO LOS ARCOS, LAURA

61459

OSASUN MENTALEKO IIA SEKTOREA-ARROSADIA

IRUÑA

Irekia

ROSERO ENRIQUEZ, ANGELA SOFIA

71574

OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA-BURLATA

BURLATA

Irekia

BECERRA DARRIBA, HELENA

64009

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Irekia

PERALTA DONNER, DAVID CARLOS

62041

OSASUN MENTALEKO IV SEKTOREA-TAFALLA

TAFALLA

Irekia

HERNANDEZ ANTON, REBECA

71575

OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA-BURLATA

BURLATA

Irekia

MORRAS ABAURRE, FERNANDO JOSE

70083

OSASUN MENTALEKO IV SEKTOREA-TAFALLA

TAFALLA

Irekia

YURRITA MONTESINOS, SAIOA

63515

OSASUN MENTALEKO III SEKTOREA-LIZARRA

LIZARRA

Irekia

GARRIZ FORNE, MARIA

69862

OSASUN MENTALEKO III SEKTOREA-LIZARRA

LIZARRA

Irekia

GINE SERVEN, ELOI

62584

OSASUN MENTALEKO III SEKTOREA-LIZARRA

LIZARRA

Irekia

LOPEZ CAPAPE, ARMANDO MIGUEL

69923

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2211302