175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

175/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan 2022-2023 ikasturtean helduentzako Lanbide Heziketako irakaskuntzak –Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloetan antolatuak– araubide presentzialean egiteko eskaintza, eta bestetik, irakaskuntza horietan ikasleak onartzeko prozeduraren egutegia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen duenez, pertsona guztiek izan behar dute bizitza osoan zehar prestatzeko aukera, hezkuntza-sistemaren barruan zein kanpoan, beren garapen pertsonalerako eta profesionalerako gaitasunak, ezagutzak, trebetasunak, ahalmenak eta konpetentziak eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaltzeko asmoz; eta 69. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza administrazioek neurri egokiak hartu behar dituzte helduek derrigorrezkoaren ondoko ikasketen eskaintza espezifiko bat izan dezaten, beren ezaugarrien arabera antolatua.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide heziketa egiteko modalitate ezberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluetan banatua egitea.

Helduen hezkuntza arautzen duen ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak xedatzen du bere jarduketa eremuaren barruan dagoela lan munduan sartzeko bidea ematen duten tituluak lortzeko prestakuntza. Eta 5. artikuluan ezartzen du, prestakuntza programen artean, lan munduan sartzea ahalbidetzen duten tituluak eta lanbide sustapena eta eguneratzea errazten dutenak lortzera bideratuta daudenak egonen direla.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, Lanbide Heziketa ikasteko hainbat modalitate eta eskaintza jasotzen dira.

Aurrekoarekin bat etorriz, azkeneko ikasturteotan, Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketako prestakuntza eskaintza batzuk arautu ditu helduentzat, araubide presentzialekoak direnak eta Lanbide Heziketako ziklo gisa antolatuak daudenak. Horiek horrela, 2022-2023 ikasturterako eskaintza ezarri beharra dago, bai eta 2022-2023 ikasturterako onarpen prozesua zehazteko datak ere, onarpen prozesuaren egutegia onetsiz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2022-2023 ikasturtean helduei zuzenduriko Lanbide Heziketa presentzialaren eskaintza ezartzea Nafarroan, Lanbide Heziketa erdipresentzialeko ziklo gisa antolatzen dena, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein heziketa ziklo eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.

2. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan helduei zuzenduriko Lanbide Heziketako irakaskuntzak araubide presentzialean –Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloetan antolatua– egin nahi dituzten ikasleak onartzeko prozedura 2022-2023 ikasturterako, ebazpen honen 2. eranskinean azaltzen dena.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Lanbide Heziketako Proiektuen eta Kualifikazioen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Orientazio Bulegora eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

1. ERANSKINA

HELDUEI ZUZENDUTAKO LANBIDE HEZIKETA PRESENTZIALAREN ESKAINTZA, LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALEKO ZIKLOETAN ANTOLATUA. 2022-2023 IKASTURTEA

1.–Eskaintza.

1. Helduek kualifikazio aukera berriak lortzera bideratuta dagoen Lanbide Heziketa presentzialaren eskaintza hau, lanbide heziketa erdipresentzialeko zikloetan antolatua dagoena, eskaintza mota berezi eta oso bat da, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluei jarraikiz, foru dekretu horren bidez arautu baitziren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman.

Horregatik, helduei zuzenduta dago, eta ikasturtea osatzen duten modulu guztiak hartzen ditu bere baitan matrikulak.

Zikloren batean hamabost ikasle baino gutxiago inskribatzen badira, Hezkuntza Departamentuak 2022-2023 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du.

2. Oro har, ikasle berrientzako 25 ikaspostu eskaintzen dira ondotik adierazten diren zikloetako multzo bakoitzean.

3. Honako hau da Nafarroan helduei zuzendutako Lanbide Heziketa pesentzialaren eskaintza 2022-2023 ikasturterako, Lanbide Heziketa erdipresentzialetako zikloetan antolatua:

a) “Erizaintzako Zainketa Lagungarriak” erdi mailako heziketa zikloa. Bi ikasturteko iraupena du. 2022-2023 ikasturtean, zikloaren lehenengo eta bigarren ikasmailak eskaintzen dira.

–Lehenengo ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Lantaldeko harremanak.
  • Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak I.
  • Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

–Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Administrazio eragiketak eta osasun dokumentazioa.–Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak II.
  • Laguntza odontologikoaren/estomatologikoaren teknikak.
  • Lantokiko prestakuntza.

b) “Gizarte Integrazioa” goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasturteko iraupena du. 2022-2023 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.

–Lehenengo ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Trebetasun sozialak.
  • Esku-hartze sozialaren testuingurua.
  • Autonomia pertsonala sustatzea.
  • Esku-hartze sozialaren metodologia.
  • Komunikazio sistema handigarriak eta alternatiboak.

–Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Gizartean eta lan munduan txertatzea.
  • Lehen sorospenak.
  • Ingelesa I.
  • Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
  • Enpresa eta ekimen ekintzailea.
  • Bizikidetza-unitateen arreta.
  • Bitartekaritza komunitarioa.
  • Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.

–Hirugarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Gizarte integrazioaren proiektu integratua.
  • Lantokiko prestakuntza.

Bi lanbide modulu horiek modu presentzialean eginen dira osorik.

c) “Administrazioa eta Finantzak” goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasturteko iraupena du. 2022-2023 ikasturtean, zikloaren lehenengo eta bigarren ikasmailak eskaintzen dira.

–Lehenengo ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.
  • Bulegotika eta informazioaren prozesua.
  • Merkataritza jardueraren prozesu integrala.
  • Giza baliabideen kudeaketa.
  • Ingelesa 1.
  • Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

–Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Ingelesa.
  • Enpresa simulazioa.
  • Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.
  • Finantzen kudeaketa.
  • Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.
  • Kontabilitatea eta fiskalitatea.
  • Logistikako eta merkataritzako kudeaketa.

–Hirugarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Administrazioko eta finantzetako proiektua.
  • Lantokiko prestakuntza.

2.–Ikastetxeak.

IKASTETXEA

HERRIA

ERDI MAILA

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB

Iruña

ETI IBP

Tutera

Lizarrako IB Politeknikoa

Lizarra

GOI MAILA

Gizarte Integrazioa

“Hezitzaile Eskola” IB

Iruña

Administrazioa eta Finantzak

Donapea IBP

Iruña

2. ERANSKINA

2022-2023 ikasturteko onartze prozesuaren egutegia

Helduei zuzendutako Lanbide Heziketako irakaskuntzak, araubide presentzialekoak, Lanbide Heziketa erdipresentzialeko ziklo gisa antolatuak.

LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALEKO ZIKLOAK-EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskribatzeko orriak aurkeztea)

Irailaren 5a

Irailaren 9a

14:00ak arte

Azken eguna, inskripzioa egin duten ikasleen datuak EDUCA sisteman sartzeko

(inskripzioa egiten duten ikastetxeak)

Irailaren 19a

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Irailaren 21a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Irailaren 21a

Irailaren 23a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Irailaren 27a

Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 27a

Irailaren 30a

14:00ak arte

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Ikaspostua lortzen duten ikasle guztiak ez matrikulatzearen ondorioz ikaspostu hutsak dituzten zikloetan

Urriaren 4a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

Lehenengo hamabost egun naturaletan, bidezko arrazoirik izan gabe, eskolara ez joateagatik ofizioz emandako bajen ondorioz ikaspostu hutsak dituzten zikloetan

Urriaren 18a

Gelditzen diren ikaspostu hutsak bete arte

DATA GARRANTZITSUAK

Lehen ikasmailetako ikasturte hasiera

Urriaren 3a

Bigarren eta hirugarren ikasmailetako ikasturte hasiera

2022/2023 ikasturteko egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideen ebazpenak ezartzen dituen datak

Eskolen bukaera (Lantokiko Prestakuntzarik gabeko ikasmailak)

Ebaluazio partzialeko azken saioa (lehen ikasmaila eta Lantokiko Prestakuntza modulurik ez duen bigarren ikasmaila) (ikasleei “Gaindituta” edo “Gainditzeke” dauden jakinaraztea)

Berreskurapen programa garatzea

Amaierako ebaluazioa (ikasleei kalifikazioak ematea)

Iragarkiaren kodea: F2210933