175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

293E/2022 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita gastu gehigarri bat egiteko Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren 2022-2023 urteko dirulaguntza-deialdi honetan: “Dirulaguntzen deialdia Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei”. DDBN identifikazioa: 619360.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 1ean emandako 124E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen 2022-2023 urtean Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei.

Ebazpen horren ebazpen zatiaren hirugarren puntuan ezartzen denez, aurkezten diren eskaeren arabera eta salbuespen gisa, deialdira bideratutako zenbatekoa handitzen ahalko da, gehienez beste 50.000 euro gehituz, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen beste deialdi bat egitea.

Egiaztatu da 2022ko ekitaldirako baimendutako kreditua ez dela nahikoa, espedientean jaso den beharrei eta proposamenei buruzko txostenaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 32.369,17 euroko gastu gehigarria baimentzea 2022an diruz lagundu daitekeen aldian emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzera eta sustatzera bideratutako proiektuak Nafarroako Foru Komunitatean aurrera eramaten dituzten emakumeen elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste elkarte edo erakunde batzuentzako dirulaguntzen deialdia finantzatzeko, zeina arautu baitzen Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 1eko 124E/2022 Ebazpenaren bidez (619360 zenbakia, Dirulaguntzen Datu-base Nazionala). Kreditu hori 2022ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Emakumeen elkarteentzako eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntza” izeneko 0800001 08200 4819 232203 partidaren kargura ordainduko da, honako taula honen arabera:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

0800001 08200 4819 232203 Emakumeen elkarteentzako eta irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak

2022

32.369,17

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-baseari jakinaraztea.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 11n.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Berdintasunerako Gobernantzaren zuzendariordea (zuzendari kudeatzailearen ordez, urriaren 30eko 260/2019 Dekretuaren 11. artikuluaren indarrez), Mari Cruz Lerga Oronoz.

Iragarkiaren kodea: F2211064