175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

190/2022 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea, zenbait izangairi dagokionez. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 22ko 260/2019 Ebazpenaren bidez aldatua), onetsi ziren, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko maisu-maistren kidegoko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 4ko 3057/2019 Ebazpenaren bidez, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion praktikaldia arautu zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 25eko 207/2021 Ebazpenaren bidez, Carlos Lahoz Pes jauna eta Piedad Rosúa Soldado andrea praktiketako funtzionario izendatu ziren eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 15eko 330/2021 Ebazpenaren bidez, Olaia Juárez Goñi izangaiari baimena eman zaio 2021-2022 ikasturterako praktikaldia luzatzeko, Kalifikazio Batzordeak egindako proposamenaren eta espedientean jasotako txostenen arabera.

Ikusirik espedientean dauden txostenak eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordearen proposamena, bidezko da “Gai” deklaratzea praktikaldia gainditu duten pertsonak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, izendatutako pertsonen zerrendak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Izendapenaren ondorioak, praktikaldia zein ikasturtetan egin den, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedurari dagokion espedientea. Horrekin batera, praktikaldian “Gai” deklaratzen dira ebazpen honetako eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonak, eta karrerako funtzionario izendatzen dira. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen, zeina ondoren urtarrilaren 22ko 260/2019 Ebazpenaren bidez aldatu baitzen.

2. Ebazpen honetako eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2022ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hala, karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

3. Izendatutako pertsonen zerrenda Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 12an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA: KARRERAKO FUNTZIONARIO IZENDATUAK

597 Maisu-maistren kidegoa.

ESPEZIALITATEA

1. DEITURA

2. DEITURA

IZENA

HIZKUNTZA

TXANDA

GORPUTZ HEZKUNTZA

LAHOZ

PES

CARLOS

Gaztelania

Irekia

HAUR HEZKUNTZA

JUÁREZ

GOÑI

OLAIA

Gaztelania

Irekia

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA

ROSÚA

SOLDADO

MARÍA DE LA PIEDAD

Gaztelania

Irekia

Iragarkiaren kodea: F2211159