2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Epatzea interesdun direnak Sakanako Mankomunitateko Burutzaren 181/2022 Ebazpenaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horrek 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen
Iragarki honen bidez aditzera ematen da honako hauek gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Sakanako Mankomunitateko Burutzaren maiatzaren 13ko 181/2022 Ebazpenaren aurka (ebazpen horrek 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi zuen): Juan Bautista eta Eduardo Dos Anjos Dos Anjos, José-Manuel eta Jorge Dos Anjos María, Paulo Miguel Anjos, Iñaki Jiménez Jiménez eta Antonio Frade. Errekurtso horretan eskatzen da euskararen hizkuntza-eskakizuna ken dadila lan publikoaren eskaintzatik, lanpostu guztietan, arrazoitze faltagatik, edo, bestela, euskararen hizkuntza-eskakizuna deusezta dadila “hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko gidari-peoiaren 12 lanpostuetan eta hiri-hondakinak biltzeko zerbitzuko peoiaren 4 lanpostuetan”.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, iragarki honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Sakanako Mankomunitateko Idazkaritzan.
Lakuntzan, 2022ko abuztuaren 12an.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.
Iragarkiaren kodea: L2211309