175. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

204/2022 FORU AGINDUA, abuztuaren 18koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Marta Calderón Zudaire andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pentsioen Bulegoko burua, berak eskatu baitu.

Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan eskudantziak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandakoak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Marta Calderón Zudaire andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pentsioen Bulegoko burua, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2022ko abuztuaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegora, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan. 2019ko abuztuaren 13a. Eskubide Sozialetako kontseilaria. Mª Carmen Maeztu Villafranca.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 18an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F2211275