1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
51/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Antonio Peña de Marcos jauna, Mugikortasun Jasangarriaren Bulegoko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Antonio Peña de Marcos jauna, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Mugikortasun Jasangarriaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Burutza horretan aritzeko azkeneko eguna 2022ko abuztuaren 31 izanen da.
2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2022ko uztailaren 29an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2211504