174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

329/2022 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2021-2022 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Batxilergoko lau ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia apirilaren 12ko 129/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8 c) artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean 2021-2022 ikasturteari dagozkion Batxilergoko sari bereziak ikasle hauei esleitzea:

–Adrián Ruiz Elvira, Iruñeko “Navarro Villoslada” BHIkoa.

–Alaiz Meiyue Azcona Marcos, Iruñeko “Navarro Villoslada” BHIkoa.

–Álvaro de Irizar Larrauri, Tuterako “Benjamín” BHIkoa.

–Lucas Gallego San Miguel, Iruñeko “San Cernin” eskolakoa.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Batxilergoko Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2021-2022 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu dutela.

4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, ikasle sarituek ikasi duten ikastetxeetara (Iruñeko Navarro Villoslada BHI, Tuterako Benjamín BHI eta Iruñeko San Cernin ikastetxea) eta interesdunei.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2210890