174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2021-O-2342

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atalak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Nafarroako Gobernua - Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua - Biodibertsitatearen Zerbitzua - Naturaguneen eta Espezie Babestuen Atala.

Xedea: Igariko presa (Nafarroa) eraistea.

Ur-ibilgua: Igariko arroila edo Xabros arroila.

Udalerria: Igari-Gorza (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da Igariko presa txikia eraistea; presa txiki hori Igariko edo Xabros arroilan dago, hirigunetik 250 metrora, uretan gora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-organismo honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko ekainaren 30ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2210516