174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 19. poligonoko 975. lurzatian.
Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2022ko abuztuaren 12an, hasiera batez onesteko 19. poligonoko 975. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Mondelez España Galletas Production SLU sozietateak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2022ko abuztuaren 12an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2211192