174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, helduen euskarazko eskoletarako eskabideak aurkezteko. Beste epe bat irekita

Eguesibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrean, 2022ko maiatzaren 10ean, helduen euskarazko klaseetarako dirulaguntzak emateko deialdia onetsi zen, eta, jarraian, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (103. zenbakia, 2022ko maiatzaren 26koa).

Eskabideak aurkezteko 30 egun naturaleko epea iraganik, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, ez da eskaerarik aurkeztu.

Deialdi horren helburua bete ahal izateko, beste epe bat irekiko da 2022ko irailaren 1etik 30era, eskabideak aurkezteko. Izan ere, oraindik egiten ahal da, eta xede horretarako zegoen kontu-saila erabiliko da.

Sarrigurenen (Eguesibar) 2022ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2211323