174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Uztarrozeko Udalak, 2022ko ekainaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Uztarrozeko udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.

Balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedaturikoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta https://uztarroz.clmtec.es helbidean, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Uztarrozen, 2022ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2211571