174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 645045.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/645045).

Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak, baldin legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak badaude eta egoitza soziala eta fiskala Tafallan badute. Dirulaguntza-eskaeraren helburu den kirol jarduera 2022. urtean egina izan behar dute.

Xedea: dirulaguntzak ematea, kirol ekitaldiak antolatzeko eta txapelketa nazionalen eta nazioartekoen azken faseetan parte hartzeko 2022an.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan.

Zenbatekoa: 10.000 euro.

Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: 0.3410.4820005 Kirol-ekitaldietarako dirulaguntzak.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2022ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2211344