174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, uneko denboraldian jarduera arruntak antolatzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 645041.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/645041).

–Onuradunak: irabazi asmorik gabeko kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak, legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak daudenak. Helbide soziala eta fiskala Tafallan izan behar dute, eta dirulaguntza zer kirol jardueratarako eskatzen den, jarduera hori egina izan uneko denboraldian.

Xedea: dirulaguntzak ematea, uneko denboraldian ekintza arruntak antolatzeko.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan.

Zenbatekoa: 55.000 euro.

1.–Errendimenduko kirol-jarduerak: 49.700 euro.

2.–Aisialdiko kirol jarduerak: 4.850 euro.

3.–Guraso-elkarteen kirol-jarduerak: 450 euro.

Partida horietako bat ez bada osorik banatzen, soberakina gainerako partiden artean hainbanatuko da.

Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: “0.3410.4820006 kirol klubendako dirulaguntzak”.

Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2022ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2211343