174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 656. lurzatian.
Hasierako onespena

Azkoiengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abuztuaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa Azkoiengo 6. sektorearen barruko U-3 exekuzio unitateko 1. poligonoko 656. lurzatian. U-3 sektoreko konpentsazio batzordeak sustatu du.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 74.b) artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2022ko abuztuaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2211145