174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

154/22 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta), aurka egiten diona Udal Planeko S-2 sektoreko U.I.XIX unitateko (ARS-4 banaketa eremua) Plan Partzialaren
behin betiko onespenari

Iruñeko Udalak, 2022ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-JUN-22 (6/CU).

«TELCO.C Estación de Servicio la Milagrosa SLk 154/22 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (prozedura arrunta) Administrazioarekiko Auzien Salan, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkuraren 3-MAR-22 (7/CU) erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez onetsi ziren alegazioen txostena eta homogeneizazio koefizienteak zehazteko txostena (2022ko martxoaren 18koa) eta behin betiko onetsi zen Iruñeko Udal Planeko S-2 sektoreko U.I.XIX unitateko (ARS-4 banaketa eremua) Plan Partziala. Horiek horrela, ERABAKITZEN DA:

1.–Administrazio espedientean interesatuta daudenei dei egitea, bederatzi eguneko epean demandatukide gisa ager daitezen Administrazioarekiko Auzien Salan (Elio Epailearen plaza) eta aipatu errekurtsoaren autoetara azal daitezen.

2.–Ondotik, aurkaratutako ebazpenaren espediente administratiboa bidaltzea administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari, baita jakinarazpenak ere interesdunei, halakorik bada.

3.–Udala aipatu administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager dadila (prozedura laburtua), xede horretarako María Pilar Gay-Pobes Vitoria eta Rebeca Sánchez Ruiz legelari izendaturik, eta Javier Araiz Rodríguez, berriz, prokuradore.»

Iruñean, 2022ko abuztuaren 17an.–Jarduneko alkatea, Ana María Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2211250