174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa Udal Plan Orokorrean: lurzoru urbanizaezina,
86. eta 91. artikuluak, eta lizentziak ematea eteteko erabakia.
Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2022ko abuztuaren 18an egin bilkuran, ERABAKI hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea espediente bat, aldatzeko Itzako Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileak: lurzoru urbanizaezina, 86. eta 91. artikuluak. Itzako Udalak sustatu du.

2.–Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki irizten dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Iragarkia argitaratuko da, orobat, Udalaren iragarki-taulan/egoitza elektronikoan eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3.–Espedientea igortzea ukitutako kontzejuei eta Iruñerriko Mankomunitateari –udalerri hau bertako kide baita–, txostena egin dezaten planeamenduaren aldaketak ukitutako udal zerbitzu mankomunatuei dagokienez, eta, orobat, hasiera batez onetsitako Udal Plan Orokorraren aldaketari buruzko espedientea igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, jaso ditzan aldaketak ukitutako Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak, haien eskumeneko gaiei buruz, eta txosten orokorra egin dezan, haien ohartarazpen sektorialak bilduz.

Laugarrena.–Agintzea mantendu dadila ukitutako eremu eta erabileretan lizentziak emateko etendura, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 70. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foro Legearen testu bategina). Hona hemen eremu eta erabilera ukituak: lurzoru urbanizaezina, lurzoru mota: natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua-landatzeko eta bazkatzeko balio ertaina. Bertan behera uzten dira oin berriko eraikuntza-lizentziak eta azpiegitura eta instalazio fotovoltaiko berriak eta horien ebakuazio-azpiegiturak ezartzeko edo gauzatzeko lizentziak, salbuetsita lehendik dauden eraikinen estalkietan autokontsumorako jartzen direnak. Etenduraren ondorioak 2023ko abuztuaren 20an iraungiko dira behin betiko, eta betiere, planeamendua behin betiko onesten denean.

5.–Itzako udalerriko kontzejuei jakinaraztea lizentziak ematea eteteko erabakia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta erabaki hori argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan, eta, horrekin batera, Itzako Udal Plan Orokorra aldatzeko espedientearen hasierako onespena.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen denetik hasita.

3. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Itzan, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2211290