174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 85. lurzatian. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, alkatetzaren 2022ko abuztuaren 22ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 85. lurzatian, Maider Valencia Lópezek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Idotzinen, 2022ko abuztuaren 24an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2211519