174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

188/2022 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozeduraren espedientea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuei dagokienez. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko hautapen prozedurak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Ebazpen hori 2021eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 13koan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 20an emandako 197/2021 Ebazpenaren bidez, arautu egin zen Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan –zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozedurari dagokion praktikaldia. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Ebazpen hori 2021eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16koan.

Deialdiko oinarrietan xedatutakoaren arabera, praktikaldia bukatutakoan, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen baten bidez, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Halaber, hautatzen diren izangaien zerrendak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora igorriko dira, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan. Izendapenaren ondorioak, praktikaldiak zein ikasturtetan egin diren, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira, eta karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

Ikusirik espedienteko txostenak eta praktikaldiko kalifikazio batzordearen proposamena, bidezko da “Gai” deklaratzea praktikaldia gainditu duten pertsonak eta, horrenbestez, karrerako funtzionario izendatzea. Egoki da, era berean, pertsonen zerrenda horiek Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoan –zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan– sartzeko hautapen prozeduren espedientea. Hautapen prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Horrez gain, praktikaldian “Gai” deklaratzen dira ebazpen honetako eranskineko zerrendan agertzen diren pertsonak, eta karrerako funtzionario izendatzen dira.

2. Ebazpen honetako eranskinean agertzen diren pertsonak karrerako funtzionario izendatzeak 2022ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta, hala, karrerako funtzionarioek egun horretan hartu beharko dute destinoaren jabetza.

3. Hautatutako izangaien zerrendak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministeriora igortzea, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko karrerako funtzionario tituluak eman ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Hautatze Prozeduren Atalera eta Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezaketela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, honako hauekin bat etorriz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 11n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

ERANSKINA.–KARRERAKO FUNTZIONARIO IZENDATUAK

0592 Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak

–Euskara-HEO.

Txanda Izena Puntuazioa

IREKIA GELABERT GONZALEZ, JAUME ANTONI 8.3115

IREKIA GARTZIARENA ALEMAN, AGURTZANE 7.9562

IREKIA MONTEANO GANUZA, IRANTZU 7.6245

IREKIA MADINA BERASATEGI, EIDER 7.5981

–Alemana-HEO.

Txanda Izena Puntuazioa

IREKIA MARTIN NEGRO, MARIA ISABEL 8.7826

IREKIA PERALTA MARTIN, GABRIELE 7.6660

IREKIA KRAFT, JAN ERNST 7.1871

–Frantsesa-HEO.

Txanda Izena Puntuazioa

IREKIA GAINZA TEJEDOR, ANA 8.0044

IREKIA NADAL IBARZ, JORGE 5.4519

–Ingelesa-HEO.

Txanda Izena Puntuazioa

IREKIA PAGOLA MONTOYA, IRENE 8.7916

IREKIA RODRIGUEZ PRIETO, GEMA 8.3684

IREKIA HERRERO RUIZ, LAURA 7.8746

IREKIA FIROOZ ABIZADEH, FARINAZ 7.3893

IREKIA VERA ALCALA, NOELIA 7.1050

IREKIA INZA GASTON, ITXASO 6.7865

IREKIA GARCIA IRIARTE, MIREN 6.6262

IREKIA VAZQUEZ VARELA, AINARA 6.5416

IREKIA RICO JOYA, FRANCISCO JAVIER 5.8794

–Italiera-HEO.

Txanda Izena Puntuazioa

IREKIA GHISU, GIULIA 8.2672

Iragarkiaren kodea: F2211135