174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean. Akats zuzenketa

Oharturik badaudela akatsak 2022ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an, argitara eman zen iragarkian, jarraian zuzentzen dira beste erabaki honekin:

“2022ko ekainaren 9an egin ohiko bilkuran, Batzorde Mistoaren akats bat zuzendu da; hala, haren osaeran Udalaren ordezkari gisa lau kide egon beharrean, Genevillako Udalaren hiru ordezkarik parte hartuko dute, honela:

Bigarrena.–Udalaren ordezkari izendatzea honako hauek:

Alberto Arriaga Ruiz de Infante, Genevillako Udaleko alkatea edo haren legezko ordezkoa.

María Asunción Landa Gil, Genevillako Udaleko alkateordea edo haren legezko ordezkoa.

Esteban Arriaga Ruiz de Infante, Genevillako Udaleko zinegotzia edo haren legezko ordezkoa.

Hirugarrena.–Proiektua jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udaletxean eta webgunean (www.genevilla.es), kontsulta dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten”.

Genevillan, 2022ko ekainaren 9an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2211497