174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa, Cordovillako 1. poligonoko 41. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2022ko abuztuaren 4ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Cordovillako 1. poligonoko 41. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Unsain SLU sozietateak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2211583