174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Ordenantza, arautzen duena autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak autokarabanendako zerbitzu eremuan aparkatzea
eta gaua egitea. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2022ko abuztuaren 17an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal ordenantza bat, arautzen duena Cadreitan autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak autokarabanendako zerbitzu eremuan aparkatzea eta gaua egitea.

Onetsitako ordenantza Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Cadreitan, 2022ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2211297