174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Kontzejuetarako dirulaguntzak oihan ondarea mantentzeko eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko. Laburpena. 2022ko deialdia

DDBN (identifikazioa): 644324.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/644324).

Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea kontzejuekin elkarlanean aritzeko eta haiei laguntza emateko, oihan ondarea mantendu eta ustiatu eta ingurumena zaindu dezaten.

Hona hemen zeinek eska ditzakeen dirulaguntzak:

a) Berriobeiti udalerriko kontzejuak.

b) Udalarekin zorrik ez duten kontzejuak, edo zorrak izanik ere, Udalarekin dirua zein epetan itzuli adostuta dutenak.

c) Ohiangintzako aholkularitza-tekniko batekin hitzarmen edo kontratu bat sinatuta izatea, edo haren bazkide izatea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2022ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2211221