174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Kultura, kirol eta gazteria helburuetarako dirulaguntzak. Laburpena. 2022ko deialdia

DDBN (identifikazioa): 644308.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/644308).

Deialdi honen helburu orokorra da araubidea ezartzea kultura, kirol eta gazteria helburuetarako dirulaguntzak emateko, kulturaren, kirolaren eta gazteriaren arloan egiten diren jarduerak laguntzeko. Kasu guztietan, gauzatzen diren jarduera, programa edo ekintzek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna jaso beharko dute. Gainera, jarduera edo programazio horiek ezin dute eduki sexista edo diskriminatzailea izan emakumeentzat.

Hona hemen zeinek eska ditzakeen dirulaguntzak:

a) Irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, egoitza udalerrian badute.

b) Pertsona fisikoak, talde edo elkarte baten ordezkari partikular gisa berariazko ekimenetarako, irabazi asmorik gabe, helbidea udalerrian izanik.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2022ko abuztuaren 16an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2211218