174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena 9. poligonoko 10 partzelarako. Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateordeak, alkate eginkizunetan, abuztuaren 24ko 211/2022 ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman dio Clara Johanne Agatha Rougetekin sinatu beharreko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proiektuari, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (LAHFLTB) 115.4 artikuluan ezarritako lagapen-betebeharra gauzatzeko; hain zuzen ere, Berako katastroko 9. poligonoko 10. partzelan dagoen familia bakarreko etxebizitza berritzeagatik.

LAHFLTBren 25. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Beran, 2022ko abuztuaren 24an.–Alkateordea, J. Esteban Aguirre Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2211527