174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango guraso elkarteek 2022. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako dirulaguntzak. Laburpena

DDBN (identif.): 645639.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/645639).

Baztango Udalak, 2022ko abuztuaren 25eko 2022/151 Ebazpenean, onetsi zituen Baztango guraso elkarteek 2022 urtean eginen dituzten kultura jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia arautzen duten oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Baztanen helbidea duten eta udalerriaren intereseko zerbitzuak ematen edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteak, betiere eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintzak betetzen badituzte (dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomiko osoan iraun behar dutenak):

–Beren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz kultura esparruan jarduerak garatzea.

–Pertsona juridikoa izatea, legalki eratua eta behar bezala izena emanda egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Hori frogatzeko, elkartearen estatutuen kopia aurkeztu behar da. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu. III eranskina.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte-segurantzakoak egunean edukitzea.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea honako hau da: Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei dirulaguntza ematea, guraso-elkarteen bidez hezkuntza- eta kultura-jarduerak programatzen eta antolatzen laguntzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.078 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak, behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara, edo telematikoki, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.baztan.eus/eu/introduccion) edo edozein erregistro ofizialetan. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 4a (egun hori barne) izanen da.

Baztanen, 2022aren abuztuaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2211601