174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango elkarteek 2022. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak. Laburpena

DDBN (identif.): 645632.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/645632).

Baztango Udalak, 2022ko abuztuaren 25eko 2022/152 Ebazpenean, onetsi zituen Baztango elkarteek 2022. urtean eginen dituzten kultur jardueretarako eta ekipamendurako dirulaguntzak eskatzeko deialdia arautzen duten oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza hauen onuradunek ondoko betebehar hauek dituzte:

1.–Irabazi asmorik gabeko elkartea izatea.

2.–Zerga egoitza eta helbide soziala Baztanen izatea.

3.–Zerga eta Gizarte Segurantzako ordainketa egunean izatea eta Baztango Udalarekin zorrik ez izatea.

4.–Ezin izanen dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak, III. eranskinean jasotakoaren arabera (eskakizuna: 4.a).

Onuradunek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte.

Betebeharra: 1.a, elkartearen estatutuen aurkezpena. Baztango Udalak agiri horiek jada bere eskuetan baditu, nahikoa izanen da legezko ordezkariaren aitorpena, non adieraziko baita agiri horiek ez direla aldatu. III eranskina ikusi.

Bigarrena.–Xedea.

Honelako kultur jardueretarako laguntza ekonomikoa:

a) Euskararen erabilerari laguntzen diotenak.

b) Formakuntzak (ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak...).

c) Sormen lanak (erakusketak...).

d) Artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo antzeko izaera duten bertze batzuk.

e) Herritar guziendako irekiak izatea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 22.590 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak, behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara edo telematikoki, Baztango Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.baztan.eus/eu/introduccion/) edo edozein erregistro ofizialetan.

Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 11 arte izanen da, egun hori barne.

Baztanen, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2211600