174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Jendaurrean paratzea 16. poligonoko 215. partzelarako
hirigintza-hitzarmena

Alkatetzak 2022ko abuztuaren 8an emandako 2022/126 Ebazpenaren bidez xedatu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Baztango Udalaren eta Iñigo Ballarena Galarreguiren arteko hirigintza-hitzarmena, 16. poligonoko 215. partzelarako, jendaurrean hogei egun baliodunean egon dadin.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen horretan, 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Baztanen, 2022ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2211222