174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Barasoaingo Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, 2022ko abuztuaren 17an, 51/2022 Ebazpena eman du:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela 2022ko abuztuaren 31tik irailaren 4ra, biak barne.

Kontuan hartuz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan xedatutakoa, zeinaren arabera alkateordeei baitagokie alkatearen ordez aritzea beraren eginkizun guztietan, baldin hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskumenak betetzeko ezindurik bada.

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak Lorenzo Galmacci Udaleko alkateordearen esku uztea abuztuaren 31tik irailaren 4ra, biak barne.

2. Eskuordetze honen berri ematea Lorenzo Galmacciri, baita Udalbatzari ere, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetze honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barasoainen, 2022ko abuztuaren 17an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2211266