174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Gimnasioa

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

–Sustatzailea: Loida Claver Pardo.

–Jarduera: gimnasioa.

–Tokia: Talluntxe II industrialdea, N kalea 12, Taxoare.

Mutiloan, 2022ko abuztuaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2211587