174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko obretako langile lanpostu bat. Izendapen proposamena

Obretako langile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio epaimahaiak proposamena egin du Juan Ignacio Jaunarena Goicoechea izendatzeko, bera izan baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 10. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2022ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Zizur Nagusian, 2022ko abuztuaren 24an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2211520