174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1907/2022 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, honako eginkizun hau esleitzen dio Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari: gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuak ematen dituztenek gizarte zerbitzuak erregulatzeko araudian eta itunetan xedatutakoa betetzen ote duten kontrolatzea eta ikuskatzea, bai eta zerbitzu horien hartzaileei ematen zaien arreta ere, departamentuko gainerako unitate organikoekin elkarlanean.

Bestalde, abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 83. artikuluak ezartzen du foru lege horren aplikazio esparruan dauden entitate publiko eta pribatuek egiten dituzten jarduketa guztiak egonen direla gizarte zerbitzuen arloko eskumena duen departamentuaren ikuskapenaren eta kontrolaren mende. Ildo horretan, urtero onesten da Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko ikuskapen plana. Plan horiek prestatzea eta ikuskapen lana kontrolatzea eta koordinatzea Ikuskapen Atalari dagokio.

Arestian xedatutakoa betetzeko, beharrezkoa da gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts betetzea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari atxikita daudenak. Lanpostuak B mailakoak dira, eta funtzionario araubidekoak.

Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusiak aipatutako lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bereziaren prozeduraren bidez betetzeko eskatu du.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta erreferentziako lanpostuek aurrekontu-zuzkidura dutenez, bidezkoa da eskatutakoa onartzea eta lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez bete daitezela onestea, baita deialdiaren oinarriak ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak, lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia, baita haren oinarriak ere.

Lehiaketa honako arau hauei jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretua, hura garatu eta betearazteko azaroaren 6an emandako 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak merezimenduen baremoei buruz abuztuaren 12an emandako 130/1998 Foru Agindua, aplikatu beharreko gainerako arauak, eta deialdiaren oinarriak.

2. Deialdiaren oinarriak onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2022ko uztailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

DEIALDIA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN ZERBITZUKO GIZARTE ZERBITZUETAKO IKUSKATZAILEEN BI LANPOSTU HUTS LEKUALDATZE-LEHIAKETA BEREZIAREN BIDEZ BETETZEKO

Hauek dira

OINARRIAK

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen bi lanpostu huts betetzea lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez. Lanpostu horiek funtzionario araubidekoak dira, eta B mailakoak. Bakoitzaren lanpostu zenbakia, baldintzak eta destinoa ebazpen honen III. eranskinean ageri dira.

2.–Aplikatu beharreko araudia.

Lekualdatze-lehiaketa hau arau hauei jarraikiz eginen da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; hori garatzeko eta betearazteko emandako Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abuztuaren 12an emandako 130/1998 Foru Agindua, merezimenduen baremoei buruzkoa; maiatzaren 16ko 48/2011 Foru Dekretua, gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen araubidea Nafarroan arautzen duena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

3.–Betebeharrak.

3.1. Lekualdatze honetan parte hartzen dutenek honako betebehar hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta izendapen proposamena egiten denetik esleitzen zaien lanpostuaz jabetu arte:

A) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

B) B mailakoa edo taldekoa izatea.

C) Ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, B motakoa.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze-lehiaketa honetan.

3.2. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du ekarriko lehiakideek lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa aldatzea, eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berarekin jarraituko baitute.

Aurreikuspen horretatik kanpo geratzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari transferitutako Estatuko funtzionarioak, MUFACEn afiliatuta badaude eta, horregatik, Estatuko klase pasiboen araubidera atxikita badaude; izan ere, deitutako lanpostua eskuratzeak araubide hori uztea eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatzea ekarriko du.

4.–Eskaerak, epea eta dokumentazioa.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, honako helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, “Langile publikoentzako informazioa: promozioak, lekualdatzeak eta beste zerbitzu batzuk” atalean, deialdiaren aipamenean sartuta.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 4.3 atalean ezarritakoari jarraikiz.

4.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

A) Deialdiaren I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera aurkezten dituzten merezimendu guztiak egiaztatzeko dokumentazioa.

Merezimendu guztiak, salbu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egindako eta aitortutako zerbitzuei dagozkienak eta NAPIk emandako prestakuntza ikastaroei buruzkoak, online aurkeztu beharko dira hautagai bakoitzak parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean.

B) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia.

Aski izanen da eskaerarekin aurkeztutako dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

5.–Izangaien onarpena.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5.2. Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aipamenetik abiatuta.

5.3. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.4. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.5. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

6.–Kalifikazio epaimahaia.

6.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Ignacio Iriarte Aristu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari nagusi teknikoa.

–Ordezkoa: Eduardo Jiménez Izu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Jesús Ángel Sánchez Videgain jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzailea.

–Ordezkoa: Mikel Aingeru Arrikaberri Bergara jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzailea.

–Epaimahaikidea: María Beroiz Redín andrea,Eskubide Sozialetako Departamentuko gizarte zerbitzuetako ikuskatzailea.

–Ordezko epaimahaikidea: Natalia Zarranz Oreste andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Adinekoentzako Zerbitzuen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: David Calavia Erce jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Ordezkoa: Juan Luis de Pedro Rodrigo jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Maider Izco Sanz andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko lkuskapen Ataleko burua.

–Ordezkoa: Alba Fernández García andrea, Eskubide Sozialetako Departamentuko Inklusioaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

6.2. Epaimahaia izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara eman ondoko bost eguneko epearen barruan eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez ere kideen gehiengo osoa bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake probaren batean nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7.–Merezimenduen kalifikazioa.

7.1. Elementu hauek baloratuko dira, bata bestearen atzetik eta agertzen diren ordena berari jarraikiz:

A) Lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: 25 puntu gehienez.

B) Proba psikoteknikoa: 15 puntu, gehienez.

C) Merezimenduak:

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta bestelako merezimenduak: 25 puntu gehienez.

–Hizkuntzak jakitea: 15 puntu gehienez.

7.2. Proba praktikoa:

Proba 2023ko urtarriletik aurrera hasiko da.

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean proba hau egiteko tokia, eguna eta hasteko ordua zehaztuko dira.

Proba praktikoa lanpostuaren eginkizunei eta edukiari buruzkoa izanen da, eta III. eranskinean ezarritako araudiaren arabera eginen da.

Proba praktikoan, epaimahaiak planteatutako kasu praktiko bat edo batzuk garatu eta ebatzi beharko dira idatziz. Horien helburua izanen da izangaien gaitasuna baloratzea, lanpostuaren edukiari eta eginkizunei dagokienez.

Epaimahaiak esanen du, hasi baino lehen, zenbat denbora dagoen proba hau egiteko.

Plika sistemaren bidez eginen da.

Proba hau baztertzailea izanen da, eta gehienez 25 puntu lortzen ahalko dira. Gainditzeko, gutxienez 12,50 puntu lortu beharko dira.

Epaimahaiak erabakiko du zer material erabil daitekeen proba hau egiteko, eta behar besteko aurrerapenaz iragarriko da, deialdi honen 11. oinarrian aurreikusitako moduan.

7.3. Proba psikoteknikoa.

Galdetegi batzuk erantzun beharko dira izangaien nortasun orokorra eta lanerako gaitasunak eta/edo trebetasunak ezagutzeko, eta elkarrizketa pertsonalak eta/edo talde-lanekoak eginen dira; haien bidez zehaztuko da izangaiak zenbateraino diren egokiak lanpostuaren profil profesiografikoak eskatzen dituen ezaugarrietarako.

Proba hau Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko du eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat.

Proba hau ez da baztergarria izanen eta 0tik 15 puntura baloratuko da.

7.4. Merezimenduak.

Alegatu eta frogatzen diren merezimenduak I. eranskin gisa erantsitako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko dira.

Merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu beharko dira, eskaera online aurkezten den unean, 4.3 oinarrian adierazitako helbidean, salbu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan egindako eta aitortutako zerbitzuei dagozkienak eta NAPIk emandako prestakuntza ikastaroei buruzkoak, deialdia egin duen organoak zuzenean helaraziko baitizkio kalifikazio epaimahaiari.

Aurkeztutako agirietan edo datuetan zehaztasunik eza edo faltsutasunik atzemanez gero, erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak eskatuko dira.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.5. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, www.nafarroa.eus webgunean (deialdiaren aipamenean), izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematika bidez.

Erreklamazioen epea igarota eta horiek ebatzita, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu.

7.6. Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik gertatzen bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena aitorturik dutenen alde joko da. Eta puntu-berdinketak irauten badu, adin handieneko lehiakidearen alde ebatziko da.

7.7. Goian adierazitako merezimenduen balorazioa bukatu ondoren, kalifikazio epaimahaiak hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatua, www.nafarroa.eus helbidean, deialdiaren aipamenean.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, izangai bakoitzak jakinaraziko du, horretarako ezarritako epearen barrenean, lanpostu hutsak betetzeko daukan lehentasun hurrenkera.

9.–Izendapen proposamena.

Lanpostu hutsak hautatu ondoren, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena igorriko dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, hautapen prozesua gainditu duten izangaien zerrendarekin batera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.–Izendapena.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, lanpostu horretan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostuen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatzen diren izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren eta esleipenaren ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Epe horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, deialdiaren xedeko lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Halakoetan, deialdiko 7.7 oinarrian aipatzen den zerrendan hurrengoak diren izangaiekin beteko dira bajak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Interneten argitaratuko da, deialdiaren fitxan, helbide honetan: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, “Langile publikoentzako informazioa: promozioak, lekualdatzeak eta beste zerbitzu batzuk” atalean, deialdiaren aipamenean.

12.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

A) Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak.

1) Edozein administrazio publikotan deialdian eskatutako maila/talde bereko lanpostuetan egindako zerbitzuak, eta titulazio bera eskatu bada: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan aurreko horiek ez bezalako lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,37 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez ere 35 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 10 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza jardueretan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko baldintzak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barrenean antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 3 puntu gehienez. Kalifikazio epaimahaiak baloratuko du kontuan hartuta lana edo jarduera bakarrik edo taldeka egin den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 2 puntu gehienez; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

4) Deialdian eskatutako mailan sartzeko eskatzen ez diren beste titulazio eta espezialitate akademiko batzuk: 4 puntu gehienez.

5) Doktore-gradua edo, hala badagokio, lizentziadun titulua, deialdian eskatutako titulazioari buruzkoa: 2 puntu gehienez.

6) Beste merezimendu batzuk, epaimahaiak baloratu beharrekoak: sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo kontsulta, aholkularitza, partaidetza edo ordezkaritza organoetan parte hartzea: 4 puntu gehienez.

Oharrak B) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. Gehienez ere 25 puntu emanen dira b) atal honetan.

C) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 5 puntu gehienez.

Oharrak C) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko atalean hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, gizarte zerbitzuei buruzkoa.

2.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa.

3.–92/2020 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, arautzen dituena, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta, bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea.

4.–209/1991 Foru Dekretua, maiatzaren 23koa, Gizarte zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei buruzko azaroaren 13ko 9/1990 Foru Legea garatzen duena, 92/2020 Foru Dekretua onetsi ondoren indarrean dagoen guztian. Zehazki, I. eranskineko baldintza orokorrak eta II. eranskineko baldintza espezifikoak, adingabeen arretarako zerbitzuei buruzkoak (1. atala) eta familia eta komunitateari buruzkoak (5. atala).

5.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

6.–221/2011 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko egoitzetako gizarte zerbitzuen esparruan lotura fisiko eta farmakologikoen erabilera arautzen duena.

7.–186/2014 Foru Agindua, apirilaren 2koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, hirugarren adinekoen eta desgaitasuna dutenen egoitzetan loturak erabiltzeko protokoloa onesten duena.

8.–34/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 2koa, Gizarte Zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen gaineko Baimen Berariazkoen Erregistroa arautzen duena.

9.–48/2011 Foru Dekretua, maiatzaren 16koa, Nafarroako gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen araubidea ezartzen duena.

10.–273/2021 Foru Agindua, abenduaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2022. urterako.

III. ERANSKINA

Gizarte zerbitzuetako ikuskatzaileen lanpostuak

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

HERRIA

ARAUBIDE JURIDIKOA

GIDABAIMENA

10777

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

11456

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEP.

ESKUBIDE SOZIALETAKO ITN

IRUÑA

FUNTZIONARIOA

B

Iragarkiaren kodea: F2210362