174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Gora jotzeko 22-1377 errekurtsoa, zerbitzu anitzetako enplegatu baten kontratazioari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2022ko abuztuaren 3ko Probidentziaren bidez (7461 sarrera, 2022ko abuztuaren 9koa), udal honi helarazi zitzaion Luis Urzainki Beorleguik gora jotzeko 22-1377 errekurtsoa jarri zuela Alkatetzaren 2022ko ekainaren 1eko 2022/657 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, zerbitzu anitzetako enplegatu bat kontratatzeko Burlatako Udalaren egintzaren aurka ezarritakoa.

Babes harturik uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren II. kapitulua (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa), hizpide duena Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzea (279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik, xede dituena pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (39/2015 Legea, hizpide duena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), ediktu bidez argitaratuko da.

Honen bidez, interesdunak epatzen dira, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun gisa ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama karrika 10; sarrera, Ezkirotz karrikatik) eta erreferentziako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2022ko abuztuaren 23an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2211342