174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, Gizarte Zerbitzuetako Alorreko buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Onartutakoen behin betiko zerrenda eta lan-memoriaren aurkezpen-data

920/2022 Alkatetza Ebazpena, abuztuaren 22koa, Ander Carrascón Erice Burlatako Udaleko jarduneko alkatearena.

2022ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28an, honako deialdi honen oinarriak argitaratu ziren: Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Alorreko buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.

Baldintza horien 5. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du alkatetzak, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, onartu eta baztertuen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo dokumentazioan akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Bazterturik ez dagoenez, eta deialdiaren epeak minimizatzeko eta kudeaketak optimizatzeko, bidezkoa da onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea onartutako izangaien behin betiko zerrenda Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Alorreko buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Onartuak:

Zk.

DEITURAK ETA IZENA

1

Mañu Echaide, Gema

Baztertuak: inor ere ez.

2. Adostea lehiaketaren xede den burutzari buruzko lan-memoria aurkezteko data, deialdiaren 7. oinarrian adierazitakoaren arabera, aurtengo urriaren 21a. Eskabidea Burlatako Udalaren Erregistro Orokorraren bidez aurkeztuko da, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen diren beste bideetako bat erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

3. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta udal webguneko egoitza elektronikoan.

4. Interesdunei jakinaraztea hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko abuztuaren 22an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2211314