174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

71/2022 EBAZPENA, ekainaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Corellako udal mugartean “El Montecillo haize-parkea” izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalaziorako proiektuaren okupatu aurreko aktak egiten baitira. Proiektua 7 haize-sorgailuz osatuta dago eta 40,6 MW-eko potentzia du osotara (SEMSI-CE-1169).

Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 59/2022 Ebazpenaren bidez, Corellako udal-mugartean “El Montecillo haize-parkea” izeneko energia elektrikoa ekoizteko instalazioa eraikitzeko administrazio-baimena eman zen, eta zehazki, haren onura publikoa deklaratu zen. Parkea 7 haize-sorgailuz osatuta dago eta 40,6 MW-ko potentzia du osotara.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Corellako alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Corellako udaletxean, 2022ko urriaren 3, 4, 5, 6 eta 7an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Renovables del Cierzo SLU enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Corellako udaletxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Iruñean, 2022ko ekainaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEA

Aktak egiteko tokia: Corellako udaletxea.

Eguna: 2022ko urriaren 3a.

Hitzordua:

Titularrak (banakako jakinarazpena egitea zaila/ezinezkoa izan da)

Finka p/a

Poligonoa

Lurzatia

Azpilurzatia

Udal mugartea

09:30

Dolores Campos Ardanaz

29

2

1206

A

Corella

30

2

1207

A

Corella

09:30

Mercedes Campos Ardanaz

29

2

1206

A

Corella

30

2

1207

A

Corella

Iragarkiaren kodea: F2209336