174. ALDIZKARIA - 2022ko irailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2040/2022 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Ainara Aicua Royo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, dietetikako teknikari espezialistaren lanpostuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 742E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dietetikako teknikari espezialisten 7 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 22koan.

Irailaren 12ko 3115E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Urriaren 25eko 3435E/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 11koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukaturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik bete beharreko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28koan, eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 19ko 817/2022 Ebazpenaren bidez, proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren.

Aipatutako ebazpenean izendatutako Lucía Josefa López Díaz (igoera txandakoa) eta María del Carmen Zaballa Alaguero (txanda irekikoa) andreei borondatez eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu diren egunetik beretik, administrazio honetan edo beste administrazio publiko batean zerbitzu egiten ari direlako.

Deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez eta kontuan harturik ez dagoela izangai gehiagorik igoera txandaren bidez prozesua gainditu duten izangaien zerrendan, txanda irekitik prozesua gainditu dutenen zerrendan ondoren azaltzen diren izangaiek bete behar dituzte lanpostuak, betiere horretarako baldintzak betetzen badituzte. Horrenbestez, izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, María Ángeles Mata Garrido eta Ainara Aicua Royo andreen alde, 2022ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan.

Adierazi behar da María Ángeles Mata Garrido andreak eskatu duela, ezinbesteko kausa bat dela-eta, berari dagokionez, deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritako epearen zenbaketa eten dadila aipatutako egoera hori desagertu arte.

Proposatutako gainerako izangaiek deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu dutenez, eta egiaztatu denez betetzen dituztela hartan eskatutako baldintzak, bidezkoa da horiek izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ainara Aicua Royo andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, dietetikako teknikari espezialistaren lanpostuan aritzeko, eta 71341 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia, Iruñean.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze honek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Zuzendaritzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (196/2019 Foru Agindua, abenduaren 18koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2211207