173. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAIBARKO KONTZEJUA

Usategiak enkantean

“Ahozko posturen” bidezko enkante publikoa eginen da minus 2 zenbakitik (-2) 17ra eta 26tik 43ra bitarteko usategiak errentan emateko, paseko usoa ohiko moduan harrapatzeko 2021/2022ko denboraldian, NA-10443 matrikuladun ehiza barrutian, Baraibarko Kontzejuaren mugartean.

Heldu den irailaren 3an, eguerdiko hamabietan eginen da enkantea, Baraibarko kontzejua-aretoan.

Enkante honetan adjudikatzen ez diren usategiekin beste enkante bat eginen da irailaren 10ean, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren horretan adjudikatzen ez diren usategiekin, berriz, hirugarren enkantea eginen da, bigarrenaren ondotik.

Hasierako prezioak, gora jotzeko hainbestekoak eta abar ikusgai daude Baraibarko Kontzejuaren Alkatetzan eta www.baraibar.eus web-orrian den baldintza-agirian, aztertu nahi dituenaren eskura. Harremanetarako telefonoa: 607181744.

Baraibarren, 2022ko abuztuaren 19an.–Kontzejuko burua, Maite Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2211295