1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
IRAGARKIA, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiarena, Baztango udal-mugartean (Nafarroa) meatze-baliabideak ikertzeko eman den baimenari buruz –Arizkun Sur 3562–.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak uztailaren 26an eman 80/2022 Ebazpenaren bidez, ondoko ikerketa baimena eman zen:
Izena: “Arizkun Sur”.
Zenbakia: 3562.
Ikertu beharreko baliabidea: Ofita.
Udal-mugartea: Baztan.
Azalera: meatzaritzako 6 lauki.
Eta hori jakitera ematen da, honako hauetan xedatutakoari jarraituz: Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legearen 78.2 artikulua, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritzako Araubidearen Erregelamendu Orokorraren 101.5 artikulua eta erauzketa industrietako hondakinak kudeatzeko eta meategiko jarduerek ukitutako eremua babestu eta lehengoratzeko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikulua.
Iruñean, 2022ko uztailaren 26an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
Iragarkiaren kodea: F2210563