173. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko abuztuaren 17an hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan” izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren otsailaren 8ko 7/2022 Foru Aginduaren bidez (2022. 38. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa), hasiera eman zitzaion “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan” izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari, eta proiektua jendaurrean jarri zen.

Lurralde Kohesioko kontseilariaren uztailaren 27ko 48/2022 Foru Aginduaren bidez, “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan” izeneko proiektua jendaurrean jartzeko aldia ebatzi, eta behin betiko onetsi zen.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak adierazi du proiektu honen helburua dela oinezkoek N-121-B errepidea maila berean gurutzatu behar ez izatea, eta, horrela, bide segurtasuna hobetzea bai errepideko ibilgailuentzat, bai erabiltzaile kalteberentzat (oinezkoak eta txirrindulariak). Obra horiek bide segurtasuna hobetzen dute, eta horregatik beharrezkoa da obrei ahalik eta lasterren ekitea. Hala, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak azkartzearren, nahitaezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Deklaratzea presakoa dela “Oinezkoen pasabidea eraikitzea N-121-B errepideko 48+200 KPan, Baztango udal-mugartean, Nafarroan” izeneko proiektuko obrek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

2. 13.572,20 euroko gastua ezartzea ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko, hori baita horretarako kalkulatu den gastua, zeina ordainduko baita 2022ko gastu-aurrekontuko “Oinezkoentzako pasabidea N-121-B errepidearen gainetik Lekarozen (Baztan)” izeneko 220002 22100 6010 453238 partidaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik beretik ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahal dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzura, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta departamentu horretako kontu-hartzailetza delegatura.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2211252