172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAITZ

Deialdia, oposizio bidez osatzeko izangaien zerrenda bat, aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko euskara ezagutza betekizun izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostua. Aldaketak eta zuzenketak

Araizko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko abuztuaren 18ko bilkuran, Araizko Udalerako euskara ezagutza betekizun izanen duen zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua aldi baterako kontratatuz betetzeko izangaien zerrenda oposizio bidez eratzeko deialdiaren aldaketa eta zuzenketak onartu zituen. Deialdi hori 2022ko abuztuaren 2ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Hitzez hitz ondokoa

ERABAKI DA:

1.–Araizko Udalean euskara nahitaez jakin behar duen zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostua aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat oposizio bidez eratzeko deialdia aldatzea, honela:

1. oinarriari 1.3. atala gehitu zaio:

1.3. Lanpostuaren ordainsariak D mailari dagozkion oinarrizkoak izanen dira, lanaldiaren araberakoak, zehazturik dagoen bezala Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta indarra duen araudian, eta jasoko ditu Araizko Udalaren plantilla organikoan une oro ezarritako osagarriak.

5. oinarriaren 1. atala aldatu da, honela berridatzi da hitzez hitz:

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Jose Manuel Zubillaga Muguerza, Araizko Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Maider Agirrebarrena Beldarrain, Araizko Udaleko alkateordea.

1. bokala: Jose Manuel Zabaleta Garin, Lekunberriko Udaleko zerbitzu anitzetako langilea.

1. bokalaren ordezkoa: Edurne Arribillaga Zarranz, Lekunberriko Udaleko zerbitzu anitzetako langilea.

2. bokala: Julian Iriarte Larumbe, Arakilgo Udaleko albientea.

2. bokalaren ordezkoa: titularrak hautatu beharrekoa.

3. bokala: Irati Ezeiza Karrera, Araizko Udaleko arkitektoa.

3. bokalaren ordezkoa: Joseba Sánchez Arizmendiarrieta, ingenieri agronomoa, hondakinen teknikaria.

Bokal eta idazkaria: Joanes Alemán Ollo, Araizko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: titularrak hautatu beharrekoa.

Ordezko ezartzen den eta funtzioen eskuordetzea jasotzen duen pertsonak ordezkatu dezake epaimahaiko kide bakoitza.

7. oinarriaren 3. atala aldatu da, honela berridatzi da hitzez hitz:

7.3. Oposizio-faseak ariketa hauek izango ditu:

Lehen ariketa teorikoa:

Deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari buruzko hainbat galdera labur edo test motatakoei idatziz erantzutea izango da. Gehienez 40 puntu. Gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

Bigarren ariketa praktikoa:

Egin beharreko zereginekin lotutako lan txikiak egitea, deialdi honen 1. oinarriko 1.2 puntuan adierazitakoen artekoak. Materiala emango da. Probaren gehieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da, eta kanpoan geratuko dira gutxienez 30 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.

2.–Onartutako oinarrietan zenbait akats atzeman direnez, zuzendu egin behar dira, honela:

Honakoa dioenean:

“2.–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Erakundeei buruzkoa: Atariko titulua (1.–5. artikuluak) eta I. tituluko 37.–44. artikuluak”.

Hau esan behar du:

“2.–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Atariko titulua (1.–5. artikuluak) eta I. tituluko 37.–44. artikuluak”.

Honakoa dioenean:

“3.–Toki Entitateen Araubidearen Oinarrizko 7/1985 Legea; II. tituluko III. kapitulua (25.etik 27.era bitarteko artikuluak)”.

Hau esan behar du:

“3.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea; II. tituluko III. kapitulua (25. artikulutik 27.era)”.

3.–Oinarrien aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 15 egun naturalekoa, aldaketa hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Araitzen, 2022ko abuztuaren 18an.–Alkatea, José Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2211292