172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 166/2022 Ebazpenarena, zeinaren bidez onesten baitira Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposatutako ebaluazio erabaki batzuk, kontratazio publikoari, desjabetzeei, ondare erantzukizunari eta ziurtagiriei dagozkien dokumentu sailak ebaluatzekoak, Nafarroako administrazio publiko guztienak zein toki erakundeen berariazko beste batzuk.

Ebazpen hori 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16koan. Oharturik 707. erabakia ez dela ageri eta 708. erabakian akats bat dagoela, biak zuzentzen dira aipatutako 707. eta 708. erabakiak ondotik argitara emanez.

Iruñean, 2022ko abuztuaren 19an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Erabakiaren zenbakia

707

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24koa

Organo sortzailea

Toki entitateak

Sailaren izena

Kontaketaren akta liburua

Xedea

Kontabilitate Lagungarriko liburuak dira, eta bertan biltzen dira gordailuzaintzako eguneroko kontaketa eta kontu-hartzailetzako arruntak eta bereziak. Kutxako liburuei erantsirik egon daiteke.

Agiriak

–Kontaketaren akta liburua

IRIZPENA

Hautapena

Betirako gordetzea

Sarbidea

Irekia

Erabakiaren zenbakia

708

Erabakiaren data

2022ko maiatzaren 24koa

Organo sortzailea

Toki erakundeak

Sailaren izena

Beste liburu eta erregistro laguntzaile batzuk

Xedea

Kontabilitate Lagungarriko liburuak dira. Kontu-hartzaileek ezartzen ahal dituzten liburuak dira, liburu nagusien zenbait kontu garatzeko.

Agiriak

Toki erakundeetan aurkitzen ahal diren Liburu Lagungarriak:

–Diru-sarreren eragiketen egunerokoak.

–Diru-sarrera eta gastuen aurrekontu arrunten liburu lagungarriak.

–Igorpenen erregistroak

–Sarrera-agirien erregistroak.

–Nominen liburu lagungarriak

–Obra eta zerbitzuen liburu lagungarriak.

–Bankuen eta banku ziurtagirien erregistroak

–Diru-sarreren likidazioa bankuen arabera.

–Fakturen erregistroak

–Hartzekodunen egiteke daudenak

–Zordunen egiteke daudenak

–Eragiketen zerrendak, gastuen eta diru-sarreren kontzeptuen arabera.

–Hirugarrenen eragiketen zerrendak.

IRIZPENA

Hautapena

Deuseztatzea 15 urte igaro ondoren

Sarbidea

Murriztua: Datu pertsonalak egoteagatik (zordunak, hartzekodunak, hirugarrenak)

Librea: Gainerako datuak

Iragarkiaren kodea: F2211315