172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Baso-aprobetxamendua, 2022ko ekaineko suteak kaltetutako pinuena

San Martin Unxeko Udalak, 2022ko abuztuaren 17an egin bilkuran, erabaki du 2022ko ekaineko suteak kaltetutako pinuen baso-aprobetxamendua egitea. Nafarroako Gobernuak baimendu zuen aprobetxamendu hori, Nafarroako Gobernuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 5eko 270/2022 Ebazpenaren bitartez, zeinetan kontuan hartzen baita jarduketaren premiazkotasuna, betiere dauden txostenen arabera.

270/2022 Ebazpenean ezarritakoaren arabera, pinu erreen azaleraren bat duten pertsonek Udalari idatziz jakinarazi beharko diote San Martin Unxeko Udalak eginen duen jarduketatik kanpo geldituko direla, eta, era berean, bermatu beharko dute beren kabuz hartuko dituztela beharrezkoak diren ingurumen-neurriak, erretako azalerak behar bezala kudeatzeko. Jakinarazpen hori egiteko hamabost eguneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

San Martin Unxen, 2022ko abuztuaren 19an.–Alkatea, Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2211322