172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelen tasak

Larraungo Udalak, 2022ko uztailaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Erabakia:

Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelen tasak onartzea.

Ikusirik 52/2022 Foru Agindua, martxoaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela arautzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

Foru Agindu horren ondorioz, desgaitasuna duten Larraungo pertsonentzat aparkatzeko txartelak arautzen dituen udal ordenantzaren zenbait zati indargabetuko dira, eta ordenantza horretan txartelen tasak ezartzen dira; ondorioz,

ERABAKITZEN DA:

Lehenengoa.–Onartzea jarraian azaldutako tasak:

–Ematen den aparkatzeko lehen txartelak 20 euroko tasa izanen du.

–Txartela berritzeko, 10 euroko tasa ordaindu beharko da.

Txartelak ematea baimendu eta eskuratzen den unean ordainduko dira.

Bigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, erabakia eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Mugiron (Larraun), 2022ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2211413