172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

Ordenantza, eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2022ko martxoaren 15ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituena Genevillako udal-mugartean.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Genevillan, 2022ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Alberto Arriaga Ruiz de Infante.

Iragarkiaren kodea: L2211402