172. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

2022ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2022ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako aurrekontuko 1. aldaketa. Hain zuzen ere, aurrekontua betearazteko 10. oinarrian (aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak arautzen ditu) ezarritakoarekin bat etorriz, kreditu-gehigarri bat onetsi da; zehazki, 54.350,00 euro gehituko zaizkio 2390-6320002 partidari (“Gizarte etxeko bigarren solairuko barne-eraberritzea”). Zenbateko hori finantzatuko da kredituak transferituz partida hauetatik: 3420 632 0001 “Toki Eder pilotalekua konpontzea” (39.000,00 euro) eta 3420 632 0002 “Led-ak Toki Eder pilotalekuan” (15.350,00 euro).

Bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoarekin, espedienteak jendaurrean jarri ziren hamabost egun baliodunean, hasierako onespenaren iragarkia argitaratuta 2022ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 19an, eta entitatearen iragarki-taulan, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu ahal izan zezaten eta bidezko erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez denez alegaziorik, kexarik ez oharrik jaso, behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira 2022ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hona hemen:

–1. aldaketa 2022ko ekitaldirako aurrekontuan. Aurrekontua betearazteko 10. oinarrian (aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak arautzen ditu) ezarritakoarekin bat etorriz, kreditu-gehigarri bat onetsi da. Zehazki, 54.350,00 euro gehituko zaizkio 2390-6320002 partidari (“Gizarte etxeko bigarren solairuko barne-eraberritzea”). Zenbateko hori finantzatuko da kredituak transferituz partida hauetatik: 3420 632 0001 “Toki Eder pilotalekua konpontzea” (39.000,00 euro) eta 3420 632 0002 “Led-ak Toki Eder pilotalekuan” (15.350,00 euro).

–2. aldaketa 2022ko ekitaldirako aurrekontuan. Aurrekontua betearazteko 10. oinarrian (aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak arautzen ditu) ezarritakoarekin bat etorriz, aparteko kreditu bat onetsi da. Zehazki, 85.000,00 eurokoa da, eta finantzatuko da honako hauetan izan diren diru-sarrera handiagoen kargura: Nafarroako toki-erakundeei 0-3 urteko hezkuntza zentroetan lanak egiteko ematen zaien dirulaguntza (28.998,33 euro) eta 29000 partida (Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergari lotutako diru-sarrerak) (56.002,00 euro).

–3. aldaketa 2022ko ekitaldirako aurrekontuan. Aurrekontua betearazteko 10. oinarrian (aparteko kredituak eta kreditu-gehigarriak arautzen ditu) ezarritakoarekin bat etorriz, kreditu-gehigarri bat onetsi da, 14.000,00 eurokoa, 3210 6320000 partidarako (San Migel ikastetxe publikoko kanpoaldeko arotz lanak), finantzatuko dena determinazio libreko funtsetik datozen diru-sarrera handiagoen kargura (7508010 partida).

Aditzera ematen da, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Agoitzen, 2022ko ekainaren 27an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2211308